Manttale Ttiki atletismo eskolaren denboraldiko lehen bilera eginen dute irailaren 27an

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Larunbat goizetan egiten ditu entrenamenduak Manttale Ttiki atletismo eskolak. Artxiboko argazkia

Ortziral arratsaldeko 7etan 6-12 urtekoentzat eta 7:30ean 12 urtetik goitikoentzat

Manttale Ttiki atletismo eskolaren aurtengo denboraldiari hasiera emateko Manttalek bilera bat antolatu du irailaren 27an, ortziral arratsaldean Iamotenean, Berako Gure Txokoa Elkartean.

Manttale Ttiki atletismo eskolaren aurtengo denboraldiari hasiera emateko Manttalek bilera bat antolatu du irailaren 27an, ortziral arratsaldean Iamotenean, Berako Gure Txokoa Elkartean.

Arratsaldeko 7etan, sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzako deialdia izanen da. Hamabi urtetik gorako haurrentzat 19:30ean izango da. Bortzirietako haur guztientzat zuzenduta dago eta entrenamenduak larunbat goizean izaten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun