Igantzira joan-etorria egiteko Bestabusa ibiliko da ortziral eta larunbat arratsean

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

5 euroren truke egiten ahal da joan-etorria

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz bortz herrietako gainerako bestetan egin duen bezalaxe, Igantziko San Migel bestetako asteburuan ere joan-etorriko Bestabusa ibiliko da, 5 euroren truke.

Irailaren 27 eta 28an ibiliko da autobusa, ortziralean eta larunbatean. Beran, Agerra eta Toki-Onatik abiatuko da lehen autobusa 20:45ean, 21:00etan Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik eta 21:15ean Etxalarko Landaburuatik pasatuta, 21:30ean ailegatuko da Igantziko errotondara. Bigarren autobusa 23:00etan abiatuko da Beratik, 23:15ean pasatuko da Lesakatik, 23:30ean Etxalartik eta 23:45ean ailegauko da errotondara. Arantzatik, lehen autobusa 21:45ean abiatuko da eta bigarrena gauerdian.

Itzulerako ordutegiak, berriz, Arantzara 3:30ean eta 6:00etan abiatuko da eta gaineko herrietara, 4:00etan (4:15 Etxalarrera ailegatzeko, 4:30ean Lesakara eta 4:45ean Berara) eta 6:45ean (7:00etan Etxalarrera, 7:15ean Lesakara eta 7:30ean Berara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun