Irailaren 27tik 30era ospatuko dituzte Igantziko San Migel bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Dantzari ttikiak ere lanean. Utzitako argazkia

Ortziral arratseko 8:00etan botako da altxaferoa eta larunbatean herri kirolak eta igandean pilota izanen dituzte

Igantziko San Migel bestak ospatuko dituzte irailaren 27tik 30era. Ortziral arratseko 8:00etan botako dute altxaferoa, baina aitzinetik ere zenbait ekitaldi izanen dituzte. Ondotik, zer erranik ez, egitarau zabala prestatu baitute.

Igantziko San Migel bestak ospatuko dituzte irailaren 27tik 30era. Ortziral arratseko 8:00etan botako dute altxaferoa, baina aitzinetik ere zenbait ekitaldi izanen dituzte. Ondotik, zer erranik ez, egitarau zabala prestatu baitute.

 

Altxaferoa eta kontzertua ortziralean

Irailaren 27an, ortziralean 16:00etan Mus eta partxis lehiaketa jokatuko da , Biltoki Ttikik antolatuta. 18:00etan Dantza-jazz ikuskizuna frontoian. 19:30ean Elkartasun brindisa txosnan. 20:00etan Altxaferoa. Ondotik Kankailuak eta buruhaundiak txarangarekin ibiliko diraherrian barna. 00:00etan Gazteek antolatutako kontzertuak.

 

Herri kirolak larunbat arratsaldean

Irailaren 28an, larunbat goizeko 10:30ean Karrika bueltan ibiliko dira gaiteroak. 11:30ean Karrika bueltan trikitilariak. 12:00etan Aparkalekuan Gorriti eta bere animaliak. 12:30ean Toka txapelketa frontoian. 18:00etan Herri kirolak. 20:00etan Elektropatxaranga eta buruhaundiak. 00:00etan Txingudi DJ-a.

 

San Migel Eguna igandean

Irailaren 29an, igandean, San Migel egun handia ospatuko dute Igantzin. 10:30ean hasita, karrikan txistulariak eta ezpata-dantzariak ibiliko dira. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik Bandera Agurra plazan eta ezpata-dantzarien saioa. 17:00etan Trikipoteoa. 17:30ean, emakumeen arteko pala partidak: Susana Muneta- Klair Bordagaray / Maider Mendizabal - Nagore Arozena (Munduko txapeldunak).18:30ean Pilota partida: Chafee - Lasa III.a / Antxia - Beñat Mitxelena. Ondotik Muxikoak frontoian. 21:30etik 00:30era Itsaso eta Irune trikitilariekin dantzaldia.

 

Bertso-bazkaria astelehenean

Irailaren 30ean, astelehen goizeko 10:00etan Karrika bueltan ibiliko dira gaiteroak. 10:00etan Puzgarriak eta Wii frontoian. Laser-tag oztopoekin. 12:00etan Betizuak txarangak alaituta. 14:00etan Haurren herri bazkaria zentroan. 14:00etan Baratzondon Herri Bazkaria, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin eta txarangarekin. 15:00etan Puzgarriak. 16:30ean Euskaraokea frontoian. 18:30ean Joxe Anjel akordeoilariarekin dantzaldia. 20:00etan Suzko zezena. 21:00etan Joxe Anjel akordeoilariarekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun