Eskualdeko futbol talde nagusientzat ez da asteburu bikaina izan, baina ezta txar-txarra ere. Garaipen bakarra Doneztebek lortu du, baina Baztanek, Gure Txokoak eta Beti Gaztek etxetik kanpo berdintzea lortu dute. Emaitza horri esker, Gipuzkoako Ohorezko mailan lider segitzen du Lesakako taldeak. Baztango bigarren taldeak eta Aurrerak galdu egin zuten. Eskubaloian, berriz, denboraldiko lehen partida galdu egin zuen Errekak.
Hauek izanen dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Bergara 2 - Beti Gazte 2 (Josu Sanjurjo eta Ander Maia)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Oiartzun 2 - Gure Txokoa 2 (Aitzol Irizarren golak)
Nafarroako Preferente mailan
AD San Juan B 1 – Baztan 1 (Mikel)
Gares 1 - Aurrera 0
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 1 (Jon Apeztegia) - CD Valle de Egues B 0
Baztan B 1 (Imanol Azpiroz) – Universidad de Navarra 3
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Unai Telletxea) – Usurbil 0
Gipuzkoko jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 1 (Jokin Pinatxo) – Dunboa Eguzki 4
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
JD San Jorge 3 – Doneztebe 1 (Ander Andueza)
Aurrera – CD Internacional
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 4 (Pello Telletxea, Urki Txoperenak 2 eta Beñat Konde) – Real Union Club 0
Gure Txokoa 3 (Javier Musgok 2, Jimmy Joel) – Dunboa Eguzki 1
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Gazte Berriak Antsoain – Baztan
UDC Txantrea 14 – Doneztebe 0
Nafarroako Emakumeen Ligan
Universidad de Navarra 5 – Doneztebe 1 (Aitziber Azpeitia)
ESKUBALOIA
Gizonezkoen 2. Maila nazionalean
BM Maristas 34 – Erreka 31
Mutiko jubenilak
Erreka atsedena.