Kontrabandisten besta antolatu dute Ibardinen irailaren 27eta 28rako

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 26a

Patinete jautsieraren txapelketa eginen da

Bi egunez hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibardinen, Kontrabandisten besta deitu duten ekimenaren harira. Irailaren 27ko arratsaldean eta biharamunean egun osoan hainbat aukera izanen dira. Egitarauaren barne, patinete jaitsieraren txapelketa eginen da.

Bi egunez hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibardinen, Kontrabandisten besta deitu duten ekimenaren harira. Irailaren 27ko arratsaldean eta biharamunean egun osoan hainbat aukera izanen dira. Egitarauaren barne, patinete jaitsieraren txapelketa eginen da.

Irailaren 27an, ortziral arratsaldeko 3:30etik 6:30era patinete eskola (Ibardingo I. Longboard) eginen da 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Horrez gain, haurrentzako jolasak izanen dira Ibardingo abentura parkean.

Irailaren 28an, larunbata, 09:30ean kontrabandisten ibilaldia eginen da, oinezko martxa arautua, Manttalek antolatuta.

09:30ean hasita patinete jautsieraren txapelketa (I. Ibardin Mini Downhill Free Ride Longboard) jokatuko da egun guztian. 11:00etan musika izanen da eta 12:30ean haurrentzako jolasak eta animazioak, sagardo txotxa eta pintxoak, dantza jaialdia eta kontrabandisten menua bentetan.

15:30ean, bazkalondoa girotzeko trikitilariak ariko dira. 16:30ean musika animazioa izanen da. 17:30ean patinete jautsieraren txapelketako finalak (Ibardin Mini Downhill Free Ride Longboard txapelketako finalak). 20:00etan sari banaketa eta DJa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun