Bortzirietako hiru pilotari deitu dituzte Bankoa-Crédit agricole – Diario Vasco txapelketan parte hartzeko eta hiruak ikusteko aukera izanen da irailaren 27an, ortziral arratsaldeko 8etan Berako Eztegara pilotalekuan hasiko den jaialdian.
Lehenbiziko partidan promesa mailako pilotarien arteko lehia izanen da. Ander Errandonea beratarra eta Aburuza, Peña eta Jon Olaizola lesakarraren kontra ariko dira. Senior kategorian, berriz, Beñat Oronoz lesakarrak, Urruzolarekin bikote eginez, Dorronsoro eta Irustaren kontra jokatuko du.
Zozketa
Bortzirietako hiru pilotari hauen eta beraien lagunen jokoaz gozatzeko sarrera doan izanen da. Berako pilota eskolak, halere, euro baten truke bi opariren zozketan parte hartzeko aukera emanen du. Sari bat, sei pertsonendako asteburu bat Isabako Txapatera landetxean izanen da eta bertzea, Samsug Galaxy Tab 3 wifi 8GB zazpi pulgadako tablet-a.