Juan Carlos Garro beratarrak irabazi du Master 40 kategoriako Euskadiko XCM txapelketa Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Euskadiko XCM txapelketa irabazi du ustekabean Juan Carlos Garro beratarrak, Master40 kategorian. Aitor Arotzena

Joxe Mari Goia igantziarra azpitxapeldun izan da Master 30 kategorian

Irailaren 22an burutu zen Lesakan Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldia. Ibilbide ez konpetitiboan 201 txirrindularik parte hartu zuten, batzuk 40 kilometroko ibilbidean eta bertzeak 60 kilometrokoan. Baina horretaz gain bertze 80 bat txirrindularik parte hartu zuten Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako XCM txapelketan eta puntuak pilatu zituzten Euskadiko Openerako. Ikusi argazkiak

Irailaren 22an burutu zen Lesakan Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldia. Ibilbide ez konpetitiboan 201 txirrindularik parte hartu zuten, batzuk 40 kilometroko ibilbidean eta bertzeak 60 kilometrokoan. Baina horretaz gain bertze 80 bat txirrindularik parte hartu zuten Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako XCM txapelketan eta puntuak pilatu zituzten Euskadiko Openerako. Ikusi argazkiak

Konpetizioari dagokionez, aipagarria da Juan Carlos Garro beratarrak Euskadiko txapelketa lortu duela XCM Maratoi txapelketan, Master40 kategorian. Azpimarragarria garai batean profesional izan zenaren emaitza, hamar urte baitzeramazkin konpetitu gabe. Baina txapelketa Lesakan jokatuko zela jakinda, gogor prestatu eta garaipena eskuratu du, nahiz eta gurpila zulatuarekin helmugaratu, Openeko sailkapen buruan dagoen Martin Goikoetxea eta Tito Espadaren aitzinetik.

Master 30 kategorian ere, bertze bortziritar batek lortu zuen podiumera igotzea, Joxemari Goia igantziarra bigarren izan baitzen, Urko Munduateren gibeletik eta Eneko Gonzalezen aitzinetik.

Emakumezkoen artean, Olatz Odriozola nagusitu zitzaion Estibaliz Garciari eta 23 urtez beheitiko kategorian Miguel Sanzol izan zen irabazle.

Kategoria nagusian, Open mailan, Joseba Albizu izan da irabazle, Open Euskadiko sailkapenean buru dagoen Alexander Ordeñanaren aitzinetik. Herrigunera aitzinetik ailegatu zen Ordeñana, baina azken metroetan nagusitu zitzaion Albizu. Hirugarren postua Aitor Hernandezentzat izan zen. Txirrindulari hau lehenbizikoa zen Agiña inguruan, 10 minutuko abantailarekin, baina gurpila zulatu eta denbora aunitz galdu zuen. Halere hirugarren sailkatzea lortu zuen.

Lesakako probaren ondotik eta Oiartzunen eginen den azken lasterketaren esperoan, Euskadiko BTT Openeko sailkapen buruan daude Alexander Ordeñana (Open), Esteban Suescun (master30) Martin Goikoetxea (master 40), Miguel Sanzol (sub23) eta Estibaliz Garcia (emakumeak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun