Ertz Bertze Musiken Jaialdiaren hamalaugarren edizioa burutu da irail hasieran Beran eta Donostian.
Berako ekitaldiei dagokienez, Irailaren 5ean, Hegi, egia, egiak emanaldia entzungai izan zen Kultur Etxean, Beralandetan eta Altzateko elizan.
Irailaren 6an, Concrete Landscapes erakusketa ireki zen Beralandetan eta Parental Advisory Lyrics, Jose Mari Zabalaren filmeak eskaini ziren Kultur Etxean.
Irailaren 7ko kontzertuen ondotik, biharamonean Gerra Kulturen Paisaioak ibilaldi kulturala egin zen, Fernando Mikelarena eta Jakoba Errekondo gidari zirela. eguerdiko su-etenean bazkaria Gure Txokoa elkartean eta arratsaldean atabalarien martxa eta azken guda (dantzarik ez) egin zen, danbor eta polbora soinuen artean.
Beran ere arrasto latza utzi zuten gerra napoleonikoen bigarren mendeurrena aitzakia hartuta, Ertz jaialdi honetan, gerraren soinua hartu dute aintzat, «danborretatik hasi eta gerra modernoen ustezko isiltasunetaraino».