Usategietako tradizioaren besta irailaren 22an ospatuko da Lizaieta inguruan eta berriz ere, saratarrak eta etxalartarrak elkartzen dituen mugan bi herrietako ordezkaritza zabala espero da.
10:00etatik 13:00tara Artisauen erakusketa eta salmenta. Usazaleen paleta egite erakustaldi partehartzailea. Ondotik hamaiketakoa taloekin. Jarraian “Usoak Sarean” erakusketa Sarako Ondarearen eskutik. 10:30ean “Botaluze” pilota partida. 11:15ean Lizaietako abata berriatik makila (karote) botatzeko txapelketa. 12:00etan 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berrestea eta ondotik soka tira desafioa. 12:30ean Sarako “Zazpiak Bat” dantzarien emanaldia. 14:00etan Zikiro jatea Lizaietako zelaian, Sarako “Saranga” gaitariekin eta kantu tradizionalekin animatua.
Apuntatzeko txartelak salgai daude Etxalarko Venta Lizaietan, Elutsan eta Herriko Ostatuan eta Sarako Herriko Etxean.