Urriaren 2tik azaroaren 27ra memoria tailerra eskainiko du Ramoni Ordokik jubilatuen egoitzan. Asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era eginen da eta doan izanen da. Gehienez ere 15 lagunendako tokia izanen da eta interesatuek irailaren 30a baino lehen eman behar dute izena, 661 345639 telefonora deituz (Ramoni) edo zuzenean jubilatuen egoitzan.