Urriaren 3an Errioxara bidaia antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak. Goizeko 7:30ean abiatu eta bidean gosaldu ondotik, Navarreteko Corral bodega eta Cerrillo ertzebete enpresa bisitatuko dituzte. Laguardia bisitatu ondotik, Labastidako Jatorrena jatetxean bazkaldu eta bazkalondoan Mañeruko Lacruz upategian bodega eginen dute. Bi autobus paratuko dira eta txartelak 30 eurotan salgai daude irailaren 27a bitarte. Oraindik lekurik balego,bazkideen ondotik bazkide ez direnek ere izanen lukete apuntatzeko aukera 33 euro ordainduta.