Agerra auzoko igandeko bazkari bukaeran, txalo artean eta musikaren konpasean, lau auzotar langile eskertu eta omendu zituzten aurten: Alberto Pereira, Jose Antonio Sainz, Angel Garcia de Dios eta Antonio Zubieta, hainbertze urtetan eginiko beren auzolana aintzat hartuz. Dena den, erreleboa prest dago dagoeneko, hauek uzten dituzte ardurak gazteek hartuko dituztelako. Udala eta komertzioen laguntza ere izanen dute eta auzotarren parte hartzea ere beharrezkoa izanen da. Denon artean mantentzeko, denona dena.