Abuztuko hondar eguna eta iraileko lehenbizikoa seinalatuak izan ziren. San Miguel zubiaren gudako bigarren mendeurrena gogoratzeko emanaldi hunkigarria eskaini zuten herriko kultur taldeek Herriko Etxeko Plazan eta biharamonean ekitaldi instituzionala egin zen zubian berean.