Biomasa galdarak jartzeko kontratua

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 20a

Eraikin publikoetan dauden gasoilezko 4 galdara eta gasezko baten ordez bi biomasakoak jartzeko proiektua gauzatzeko obrak eta urtebeterako instalazioaren mantentze eta laguntza teknikoaren kontratua esleitu du udalak. Eolimer Renovables enpresak eginen du 304.829,37 eurotan (293.829,37 euro obra kontratuarengatik eta 11.000 euro mantentze kontratuarengatik).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun