Kontrabandisten besta antolatu dute Ibardinen irailaren 27eta 28rako

TTIPI-TTAPA 2013ko ira. 20a, 17:30

Patinete jeitsieraren txapelketa eginen da

Bi egunez hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibardinen, Kontrabandisten besta deitu duten ekimenaren harira. Irailaren 27ko arratsaldean eta biharamunean egun osoan hainbat aukera izanen dira. Egitarauaren barne, patinete jaitsieraren txapelketa eginen da.
 
IRAILAK 27, ORTZIRALA
• 15:30etik 18:30era patinete eskola (Ibardingo I. Longboard) 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutikonetzat. Ho­rrez gain, haurrentzako jolasak izanen dira Ibardingo abentura parkean.
 
IRAILAK 28, LARUNBATA
• 09:30ean kontrabandisten ibialdia. Oinezko martxa arautua, Manttalek antolatuta.
• 09:30ean patinete jei­tsieraren txapelketa (I. Ibardin Mini Downhill Free Ride Longboard) egun guztian.
• 11:00etan Musika.
• 12:30ean haurrentzako jolasak eta animazioak.
• 12:30ean sagardo txotxa eta pintxoak.
• 12:30ean dantza jaial­dia.
• 12:30ean kontrabandisten menua bentetan.
• 15:30ean trikitilariak.
• 16:30ean musika animazioa.
• 17:30ean patinete jei­tsieraren txapelketako finalak (Ibardin Mini Downhill Free Ride Longboard txapelketako finalak).
• 20:00etan sari banaketa eta DJa.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun