Euskadiko XCM txapelketa erabakiko da igandean Lesakako mendi bizikleta ibilaldian

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 20a

Normalean baino txirrindulari gehiago espero dituzte igandean Lesakan. Gehieneko muga 500 partehartzailetan jarri dute. Artxiboko argazkia

60 kilometroko ibilbideaz gain, 40ko bertze bat ere izanen da aukeran konpetitu behar ez dutenendako

Lesakako Mendi bizikleta ibilaldia antolatu du aurten ere Beti Gazte elkarteak. Irailaren 22an, igandean izanen da eta txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Bata, 60 kilometrokoa eta 2.000 metroko desnibela duena, herriko muga guzietan barna eta bertzea, ertaina, 40 kilometro luze eta 1.400 metroko desnibela duena, Burnaztegi, Eskolamendi eta Otsangon bidea laburtuz.

Izen ematea 7:30etik 9:00etara eginen da plazan, baina aitzinetik aurreinskripzioa egin behar da Internet bidez. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dute eta federatuak ez daudenek 20 euro.

Ohikoa denez, ibilbidea ez da konpetitiboa izanen, baina aurten konpetizioa ere izanen da. Hain zuzen, ibilbide luzeenean, Euskadiko XCM (Maratoia) txapelketa erabakiko da eta Openerako puntuagarria ere izanen da. Txapelketan parte hartuko dutenak 09:30ean abiatuko dira eta bortz minutu beranduago konpetituko ez dutenak. Ibilbide laburragokoak, berriz, 10:00etan abiatuko dira plazatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun