Azken urteetako ohiturarekin segiz, ikasturte berria hasi aurretik, jendaurreko irakurketa saio antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak. Irailaren 20an, arratsaldeko 05:30etik aitzinera, Toki Ona parkean, haur eskola parean, eginen dute gurasoak euskaltegian izen ematera animatzea helburu duen ekimena. Haurrek txandaka irakurriko dute Juan Krutz Igerabideren Maisu berria liburua, eta gurasoek, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken liburu honen idazlea bertan izanen da.
Aurtengo ikasturtean ere, euskara ikasi eta hobetzeko ikastaro eskaintza zabala prest dauka euskaltegiak, ikastaro motzak zein luzeak. Gainera, euskara zerbitzuak diru laguntzak eskainiko dituela jakinarazi dute.