Berako Illekueta auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 21 eta 22an. Larunbat eguerdian botako den altxaferoarekin hasita hainbat ekitaldi prestatu dituzte, igande arratseko luntx herrikoiarekin borobilduko direnak.
Larunbat eguerdian botako da altxaferoa eta 14:30ean zikiroa izanen dute bazkaltzeko. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da eta 19:00etan dantzak. 20:00etan luntx herrikoia eskainiko da eta kantu zaharrak abesteko eta aditzeko aukera ere izanen da. 20:30ean suzko zezena aterako da eta 22:00etan dantzaldia.
Igandeko ekitaldiei dagokienez, eguerdiko meza ondotik, 13:00etan herri kirol saioa jokatuko da. 16:00etan haur jokoak izanen dira eta ondotik, bibolin audizioa. 20:00etan eginen den luntx herrikoiarekin bukatuko dira aurtengo bestak.