San Migel zubiko gudaren 200. urteurreneko ekitaldiei bukaera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu Berako Udalak, Kultur Batzordearen eta Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin larunbat honetarako San Esteban elizan, organoaren inguruan.
19:00etan, Esther Iñiguez Pascal-en eskutik Berako organoari bisita gidatua eginen zaio. Azalpenak gaztelaniaz emanen ditu Esther Iñiguezek. Ondotik, 19:30ean, Berako organoaren ezaugarrien inguruko solasaldia eskainiko du Berta Morenok, honek ere gaztelaniaz. Bukatzeko, 20:00etan, kontzertua eskainiko du Mónica Melcovak, “Contrastes vitales. La guerra y la paz” izenburupean.