Giro ederrean joan dira Bittiria auzoko bestak Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 16a

Gizon proban parte hartu zuten neska eta mutilak elkarrekin, saioa bukatu eta gero. Aitor Arotzena

Giza proba desafioan, Lesakako nesken taldea nagusitu zaie Ibarrakoari eta Lesakako mutilei

Bittiria auzoko bestak ospatu dituzte asteburu honetan Lesakan. Larunbat eguerdian giza-proba desafio ikusgarria egin zen hiru talderen artean: Gipuzkoako txapeldun izan den Ibarrako nesken taldea, Lesakako nesken taldea (Lezo eta Oiartzungo "fitxaketa" banarekin) eta Lesakako mutilen taldea. Neskak zortzina lagunekin aritu ziren 550 kiloko harriari tiraka eta mutilak sei laguneko taldea 650 kilokoarekin. Berdintasuna izan zen nagusi, baina azkenean Lesakako neskak nagusitu ziren (42 plaza eta 2 metro), Ibarrako neskek 42 plaza egin zituzten eta Lesakako mutilek 41 plaza eta erdi.

Baina larunbat eguerdiko ikuskizun bikainaz gain, bertze hainbat ekitaldi izan ziren Bittirian. Ortziral arratseko txupinazo baino lehen, hasiak ziren patata tortilla lehiaketa lanean. Lau tortilla egin ziren eta horien artean, Jose Luis Portu eta Ixabel Otxotekorena izan ziren irabazle. Txupinazoaren ondotik, trikitilariak ibili ziren kalejiran eta lehiaketako tortilla, paella eta xingarra dastatzeko aukera ere eman zen, sagardoz lagundua.

Larunbatean, herri kirol saioaz gain, auzo bazkaria ere egin zen. 82 lagunek parte hartu zuten, gehien-gehienak zapelez hornituak. Izan ere, zapel berezienak 7 pulgadako tablet bat zeukan saritzat. Iruñeko Pakek irabazi zuen saria. Gainera, saski bat zozketatu zen eta hau, Ibarrako taldeko entrenatzailearentzat izan zen. Ondotik, herri olinpiada bereziak, apar besta eta bertso-poteoa ere izan ziren.

Igande goizean haurrentzako jokoak izan ziren, Irripuinak Marikalabrerekin eta trikitixa kalejira eta jaialdia, bestak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun