Etxalarko Urritzokieta auzoan bestak izanen dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 13a

Irailaren 14 bueltan ospatzen dituzte Etxalarko Urritzokieta auzoan bestak.

Larunbat goizean botako dute txupinazoa eta astelehenera arte hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Larunbat goizean botako dute txupinazoa eta hortik aitzinera hainbat ekitaldi izanen dituzte Urritzokietan. Larunbatean, bertzeak bertze, auzotarrek hamaiketakoa eskainiko diete hurbiltzen diren guztiei, txokolatada eta zingar jatea ere izanen dituzte. Igandean, berriz, Asaua, mus eta partxis txapelketak eta jokoak eginen dituzte, eta erromeria ere izanen dute. Astelehena karpa desmuntatzeko aprobetxatuko dute.

Irailaren 14tik 16ra bes­tak ospatuko dituzte Etxalarko Urritzokieta auzoan.

Larunbatean, 11:00etan txupinazoa botako dute Sain­duneko zubian eta ondotik kalejira eginen dute ermitara. 11:30ean meza izanen da Santa Krutz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako hamaiketakoa. 18:00etan txokolatada eskainiko dute Sainduneko zubian hurbiltzen diren guztien­tzat eta 20:30­ean zingar jatea eginen dute auzotarrek zubian.

Igandean, irailak 15, 11:30ean meza nagusia izanen da ermitan. 12:30ean trikitilariek kalejiran auzoa zeharkatuko dute. 14:00etan Asaua­ren txanda izanen da eta ondotik mus eta partxis txapelketa jokatuko dira. 17:30ean jokoak hasiko dira: lasterka bi lagun elkarri hankak lotuta, zartagin jaurtiketa eta zaku lasterketa. 18:30ean erromeria izanen da eta 20:30ean afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.

Astelehenean, azkenik, 09:00etan gosaria eginen dute antolatzaileek. Karpa desmuntatu eta zubi ingurua txukunduko dute bestari akabera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun