Aspacek Beran kudeatzen duen Maddi erresidentziak ekitaldiz betetako programa osatu du uda honetan. Erresidantziako erabiltzaileak herrietako bestetan ez ezik, hondartetara egindako txangoetan ederki pasatu dute.
Abuztu hasieran herriko bestetan ederki gozatu zuten, txupinazoarekin, meza nagusiarekin edo berbenekin, bertzeak bertze.
Behin Berako bestak bukatuta, Donostiako hondartzen txanda ailegatu zen. Egunez, itsasontzian igo eta kostaldea ikusi zuten eta gauez, Aste Nagusiko su artifizialak. Udako aisialdi ekintzekin bukatzeko, Orioko talasoterapia zentroan ere egonalditxoa izan zuten. Udako oporraldia bukatzeko, zentruko langile eta erabiltzaileentzako afaria antolatu zuen erresidentziak.
Sei urte terdi lanean
Maddi erresidentzia 2007ko martxoaren 23an inauguratu zen Beran. Helduentzako 16 plaza ditu pisu funtzionalean, ezintasun arina eta eguneroko ekintzak egiteko autonomia izan arren, familiako etxean egon ezin dutenentzat. Urteko 365 egunetan zabalik dago, Uxane okupazio zentroaren eta Lesakako Enplegu Zentro bereziaren ordutegiak osatuz.