Irailaren 13tik 15era ospatuko dira Lesakako Bittiria auzoko bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 13a

Larunbateko auzo bazkariaren ondotik herri olinpiadak jokatuko dira. Artxiboko argazkia

Larunbat eguerdian Ibarrako neska eta Lesakako mutilen arteko giza proba desafioa jokatuko da

Aurten ere, ekitaldiz beteta datoz irailaren 13tik 15era ospatuko diren Lesakako Bittiria auzoko bestak. Egitarautik aipagarriena larunbatarekin eginen den giza-proba­ desafioa da, neskak eta mutilak elkarren kontra ariko baitira.

Aurten ere, ekitaldiz beteta datoz irailaren 13tik 15era ospatuko diren Lesakako Bittiria auzoko bestak. Egitarautik aipagarriena larunbatarekin eginen den giza-proba­ desafioa da, neskak eta mutilak elkarren kontra ariko baitira.

 

Ortzirala, Irailak 13

• 20:00etan patata tortila txapelketa.

• 21:00etan txupinazoa eta kalejira.

• 21:30ean Txoooootx! Berendu ­afaria.

• 23:00etatik aitzinera DJ besta.

 

Larunbata, irailak 14

• 10:00etan diana txistulariekin.

• 12:00etan desafioa Bittiriako plazan. Gipuzkoako txapeldunak diren Ibarrako zortzi neskak 500 kiloko harriari tiraka eta Lesakako lau mutil 600 kilokoarekin.

• 14:30ean bazkaria bertsolariekin. Bazkarirako txartelak aitzinetik erosita 12 eurotan, bertzela 15 eurotan. Antolatzaileek txapelarekin joatera animatu nahi dute jendea. Txapeldun guzien artean bat aukeratuko da eta 7 pulgadako tablet-a izanen du saritzat.

• 16:30ean herri olinpiadak: Gazte Asanbladak adin guztietako jendearentzat antolatutako jolasak.

• 18:00etan apar besta.

• 19:00etan bertso poteoa Lesakako bertso-eskolaren eskutik.

• 21:00etan eta 24:00etatik aitzinera DJ Bull ariko da.

 

Igandea, Irailak 15

• 11:00etan haurrentzako jokoak Eltzeta Plaxan.

• 17:00etan Irripuinak Marikalanbrerekin.

• 18:30ean trikitixa jaialdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun