Beratik Donostiara doaz Ertz jaialdiaren doinuak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 10a

Gerra doinuak hedatu ziren igande arratsaldean Matzada inguruan, atabalari eta polboraren bitartez. Utzitako argazkia

Igandean, gerra napoleonikoen bigarren mendeurrena aitzaki hartuta, guda doinuak aditu ziren

Ertz Bertze Musiken Jaialdiaren hamalaugarren edizioa burutzen ari da egunotan. Lehenbiziko ekitaldiak Beran egin ziren irailaren 5etik 8ra eta aste honetan, irailaren 10etik 12ea Donostian eginen dira. Ikusi argazkiak

Ertz Bertze Musiken Jaialdiaren hamalaugarren edizioa burutzen ari da egunotan. Lehenbiziko ekitaldiak Beran egin ziren irailaren 5etik 8ra eta aste honetan, irailaren 10etik 12ea Donostian eginen dira. Ikusi argazkiak

Irailaren 5ean, ortzegunarekin, Hegi, egia, egiak emanaldia entzungai izan zen Berako Kultur Etxean, Beralandetan eta Altzateko elizan.

Irailaren 6an, Concrete Landscapes erakusketa ireki zen Beralandetan eta Parental Advisory Lyrics, Jose Mari Zabalaren filmeak eskaini ziren Kultur Etxean.

Irailaren 7an kontzertuak eskaini zituzten Jana Jan (Itziar Markiegi), Jose Luis Maire, Colin Haclnader&Farahnaz Hatam eta Disinformationen eskutik.

Donostian, Gasteizen edo Irunen ez ezik, Beran ere arrasto latza utzi zuten gerra napoleonikoen bigarren mendeurrena aitzakia hartuta, eta BAKE ITUNA/TRATADO DE PAZ erakusketarekin zeharka bat eginez, Ertz jaialdi honetan, gerraren soinua hartu dute aintzat, «danborretatik hasi eta gerra modernoen ustezko isiltasunetaraino».

Honela, irailaren 8an, igande goizean Gerra Kulturen Paisaioak ibilaldi kulturala egin zen, Fernandi Mikelarena eta Jakoba Errekondo gidari zirela. eguerdiko su-etenean bazkaria Gure Txokoa elkartean eta arratsaldean atabalarien martxa eta azken guda (dantzarik ez) egin zen, danbor eta polbora soinuen artean.

 

Hirugarren Belarria Donostian

Berako ekitaldien ondotik, irailaren 10etik 12ra Hirugarren Belarria, entzumenari eskainitako hitzaldi zikloa eginen da Donostian, gerraren eta soinuaren arteko loturak ertz desberdinetatik erakutsi eta eztabaidatzeko.

Irailaren 10an, astearte arratsaldeko 5:30etan, Leku arriskutsuetako siunuak hitzaldia eskainiko du Peter Cusackek eta Rorscharh Audio hitzaldia Joe Banks-ek 7etan.

Irailaren 11n ere bertze bi hitzaldi izanen dira Artelekun. 18:00etan Alkuk “Less Tethal 2. Saila ”izenekoa emanen du eta 19:00etan Eduardo Gil-Berak “Gerraren jaimklosa greziar epikan”.

Irailaren 12an, azkenik, Bereterretcheren oinatzak kontzertua eskainiko du Khantoriak udal liburutegi zaharreko sotoan 18:00etan. Ander Berrojalbizek “Artea, artifizioa ezkutatzean datza” solasaldia eskainiko du 19:00etan leku berean eta ordubete beranduago, Karlos Sanchez Ekizak, “Walkirien garrasiak bezain sutsua zen: Ezpata-dantza Amaya operan” solasaldia emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun