Etxalarko usategietako postuen hasierako preziorik ez du inork hobetu

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 10a

Hamabortz postu hasierako prezioan eman ziren eta sei hutsik gelditu dira momentuz

Irailaren 7an, larunbat eguerdian egin zen Etxalarko Usategietako postuen enkantea. Ohikoa baino ehiztari guttiago bildu zen eta krisiaren eragina somatu zen, ez baitzuen inork udalak proposatutako hasierako preziorik hobetu. 21 postuetatik 15 hasierako prezioan eman ziren, inolako igoerarik gabe eta bertze seiak hutsik gelditu ziren.

Emandako 15 postuengatik 27.095 euro jasoko ditu Etxalarko Herriko Etxeak. Gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro. Lehenbiziko sei postuak Etxalarko Ehiztariak elkartekoentzat izan ziren eta gainerakoak partikularrendako. Bi posturik garestienak 3.205 eurotan eman ziren.

Irailaren 17an, arratsaldeko 7etan izanen da sexteorako aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke guttienez). Hobekuntzarik ez bada eta gainerako sei postuak ere hasierako prezioan emanen balira, 33.545 euro lortuko lituzke Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun