XXIII. Mendi Bizikleta Ibilaldia igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Aurten XXIII. aldiz Men­di Bizikleta Ibilaldia antolatu du Biltoki elkarteak. Igande honetan, irailak 8, eginen da eta haur eta helduentzako ibilbi­deak­ prestatu dituzte, azken hau, 31 kilome­trokoa. Izen-ematea egun berean egin beharko da, 07:30etik 08:30era bitartean. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta hala ez dire­nek 15 euro. Behin izena emanda, helduak 09:00­etan aterako dira eta haurrak 10:00­etan. Froga ez da lehiakorra izanen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun