Juanita Larralde eta Isabel Danboriena irakasleek botatako txupinazoarekin hasi ziren aurtengo bestak. Hortik aitzinera lau egunez giro ederra nagusitu zen, eta Arantza Rockekin borobildu zen guztia. Bestetan etorri ziren bisitari berezien artean, Jexus Mari eta Maixus aipatzekoak dira, Marta Iturriak egindako erraldoiak. Harrera beroa egin zitzaien. Gainerakoan, besta politak eta partehartzaileak izan dira.