Abuztuaren 24an, Gazte Asanbladak antolatuta, Arantza Rock jaialdiaren 18. edizioa egin zen. Jende aunitz hurbildu zen herrira eta giro ederra izan zen. Antolatzaileak arront kontent gelditu dira emaitzarekin. Kaskezur, Gibelurdinek, Kop, Xutik eta Dj Elepuntok goizeko ordu ttikiak arte saio ederra eskaini zuten.
Boletoen zozketa ere egin zen. Lehenengo biak herrian gelditu dira: lehenbiziko saria, 0945 zenbakidun boletoa Arantxa Elizondok zuen eta Euskal Herriko landa-etxe batean bi lagunentzako egonaldia berari tokatu zaio. Bigarren saria, Elgorriagako bainuetxean bi lagunentzako sarrerak, Joxe Jabier Mitxelenari egokitu zaio 1566 zenbakiarekin. Hirugarren zenbakia, Aterpean bi lagunentzeko afariari dagokiona , 1421 da, eta lerro hauek idazterakoan behintzat ez da jaberik atera. Norbaitek boleto hori izanez gero, aski du Gazte Asanbladako norbaiti abisu ematea.