Ballekasko bestak uztailean eta Amabirjinak eta Arantza Rock ospakizuna abuztuan igaro ziren. Iraileko lehendabiziko larunbata izanik, irailaren 7a begibistan dugu. Eguzkialdeko bestak prest dira eta aurten ere, auzotarrek ez dute nolanahiko egitaraua prestatu. 12:00etan, altxaferoa botako dute Xabier Lejarreta eta Asier Azpiroz bertsolariak bertan direla. Auzoko trikitilariek ere momentua alaituko dute. 13:00etan, herri kirol probak izanen dira: Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti aizkolarien saioa, eta Unai Bertiz harrijasotzailearen erakustaldia.
14:00etan, bazkari ederra eginen dute eta 18:30ean Salbador Madariaga akordeoilariarekin dantzaldia izanen da. Ilunabarrean pintxo jatea eginen dute eta gauerdian berriz, kantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa eginen da.