Abuztuaren 24an Larraburua jubilatuen elkarteko 44 lagun joan ziren Añanako gatzokira. Goizean bisita gidatua egin zuten eta ondotik Guardia bisitatu zuten. Bertan bazkaldu eta tren txu-txuan herria ezagutu zuten. Ilunabarrean Iratxe bodegako ardo iturria ikusi eta herrira bueltatu ziren.