Irailaren 14tik 16ra bestak ospatuko dituzte Urritzokietan. Irailaren 14an, 11:00etan txupinazoa botako dute Sainduneko zubian eta ondotik kalejira eginen dute ermitara. 11:30ean meza izanen da Santa Krutz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako hamaiketakoa. 18:00etan txokolatada eskainiko dute Sainduneko zubian hurbiltzen diren guztientzat. 20:30ean zingar jatea eginen dute auzotarrek zubian.
Irailaren 15ean, igandea, 11:30ean meza nagusia izanen da ermitan. 12:30ean trikitilariek kalejiran auzoa zeharkatuko dute. 14:00etan Asauaren txanda izanen da eta ondotik mus eta partxis txapelketa jokatuko dira. 17:30ean jokoak hasiko dira: lasterka bi lagun elkarri hankak lotuta, zartagin jaurtiketa eta zaku lasterketa. 18:30ean erromeria izanen da eta 20:30ean afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.
Irailaren 16an, azkenik, 09:00etan gosaria eginen dute antolatzaileek. Karpa desmuntatu eta zubi ingurua txukunduko dute bestari akabera emateko.
14ko afarira edo 15eko bazkarira joan nahi duenak 948 635134 edo 948 635110era deitu behar du irailaren 10a baino lehen.