Elkarrizan boluntario taldearen ekimenez, zortzi neska-mutikok eskolako laguntza jaso dute abuztuan, Ainhoa Azkarraga irakasle dutela. Honen harira, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetatik eta Elkarrizan taldetik adierazi dute, urteko ekintzekin segitu nahi dutela: eskolako laguntza eskainiz udan, ikasturtean zehar helduentzako alfabetatze klaseak, etxera, zahar etxe edo ospitalera joateko laguntza urte osoan... Interesa duenak 948 635036ra deitu edo ssb@lesaka.net-era idatz dezake.