Udalekuetan gustora ibili dira 39 neska-mutiko

Aitor AROTZENA 2013ko irailaren 6a

utzitako argazkia

3 eta 12 urte bitarteko 39 neska-mutikok parte hartu dute aurtengo udalekuetan­. Adinaren arabera, bi taldetan banatuta ibili dira. Maite Iturria, Olaia Matxikote eta Amaia Telletxea izan dira Haur Hezkuntzako taldean begirale eta Garazi Conde eta Itxaso Etxabide Lehen Hezkuntzakoekin aritu dira. Eguraldi ona izan dutenez, ekintza gehienak kanpoan egin dituzte eta erran digutenez, ederki pasatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun