HM enpresa­re­kin zuen kontra­tua eten du Udalak eta falta diren lanen lizitazioa egin du orain

Aitor AROTZENA 2013ko irailaren 6a

Behin eta berriz baldintzak bete ez dituelakoan, HM Compañía General de Construcción enpresak Kultur Etxea eraikitzeko zuen kontratua etetea erabaki du Udalak. Berez, Kultur Etxea udarako inauguratzea espero zen, baina egiteko falta diren gauza pixarrak eta azken xehetasunak eginda, udaz­ken hasieran irekiko dela espero da.
 
Xeberiano Txoperena udal zinegotziak aipatu digunez, «lanen %2 edo falta da egiteko eta gero, beti geldi­tzen diren­ azken erremateak, gaizki egindako gauza ba­tzuk moldatu, baina denbora kentzen dutenak».
 
HMk dituen arazoak medio, administradore konkurtsal bat dago orain­ enpresaren kargu. Udalak, kontratua eteteaz gain, enpresak jarritako abala exekutatu du, eta falta diren lan horiek bere garaian enpresak jarritako diru horretatik ordainduko ditu. Horretarako, falta diren lanen lizitazioa egin du eta irai­laren bukaera alderako edo u­rri hasieran lanak buka­tzea eta Kultur Etxea ireki­tzea espero dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun