Giro ederrean Sanesteban bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Jesus Alacidek Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldearen izenean botatako txupinazoarekin hasi ziren bestak eta jasangarritasunaren aldeko herri bazkariarekin eta batukadarekin bukatu. Tartean, San Esteban eguneko dantzak izan ziren. Segurtasunaren legea betetzen ez duela eta, dantza eta pilota jaialdietan ez zen Eztegara frontoiko goiko harmaila erabiltzerik izan, ondorioz, Gure Txokoako dantzariek bezperako jaialdia prestatzeko izandako «laguntza eskasagatik» protesta egin zuten egun handian, Udalari agu­rra ukatuz. Udalak, bere aldetik,  «momentu guztietan bere esku dagoena emateko prest» agertu zela adierazi du. Luis Mari Retegiri, 26 urtez pilota irakaslea izan denari omenaldia egin zioten, pilota jaial­dian. Aipa­tzekoa da berriz ere migattuak ibili direla He­rriko Etxeko Plazan, joan den urteko geldialdiaren ondotik eta kantuak eta dantzak, noiznahi eta nonahi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun