Jubilotekak aste honetan irekiko ditu berriz ateak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Astearte eta ostiraletan eskainiko da zerbitzua Lagun Haundiak elkartean

Udako geldialdiaren ondotik, astearte honetan paratu dute berriz martxan Jubiloteka zerbitzua, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak Udalaren lagun­tzarekin bultzatua. Ekainera bitarte, astearte eta ortziraletan elkartuko dira Lagun Haundiak elkartearen egoitzan, 10:00etatik 13:00etara, Ramoni Ordoki psikologoarekin.
 
Familiei zainketan laguntzea eta mendekotasunaren prebentzioa lantzea dira Jubilotekaren helburu orokorrak, eta horretarako astean bi aldiz bil­duta, ariketa fisikoak (luzaketak, oreka), mentalak (kontzentrazioa, harreta, kodifikazioa...) eta sozialak (ariketak taldean, taldeko kide sentitzeko, isolamendutik ateraz...) eginen dituzte. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun