Bidasoko Bide Berdean Alkaiagako lur azpiko pasabidea zabaldu dute

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Bide Berdea N-121-A errepide azpitik pasatzen da orain Alkaiagan. TTIPI-TTAPA

Irailean bukatuko ditu lanak Bertizko Partzuergoak

Bertizko Turismo Partzuergoa maiatzean hasi zen bide berdean lanak egiten. Horretarako 2009an lortu zuen dirulaguntza Europatik FEDER (POCTEFA) fondoetatik eta Nafarroako Gobernuko Turismo Sailetik. Irailean bukatuko dira lanak, baina uztailaren 25ean, zatirik zailena eta garestiena, Alkaiagako lur azpiko pasabidea irekidute.

Egin diren lanen artean inportanteena da 121-A errepidearen azpiko pasabidea. Ber­tze lanak ere izan dira: tuneletan argia jartzea, Legasako lur erorketa jasotzea, zolako zuloak konpontzea, Igantzin bidea desbideratzea erre­ka aldera, Alkaiagan e­rrepidetik sartu ordez, bide bat ireki da errekaren ertzean eta parking bat egokitu da Endarlatsan. Izan ere, kotxeak ez sartzeko sa­rrera batzuk ixtea  aurri­kusten da. Oraindik seinalizazio osoa, zerrakurak eta ataka batzuk jar­tzea falta da. Irailean bukatuko dira lanak, baina Santiago egunean,  oinezko pasabidea bukatuta zegoenez, ireki egin zuen Partzuergoak jendeak probestu ahal izateko. Bide Berdearen erabiltzaileek gustora erabili dute pasabidea udan.

BIDE BERDEAREN ARAUTEGIA

Bertze aldetik Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoko Bide Berdearen arautegia landu du. Ekainaren 26 eta Uztailaren 18an egindako batzar oroko­rretan zirriborroa aztertu zen, baita eztabaidatu eta onartu ere eta ­orain ibilbideko udaletara bidaliko da behin behiniko onarpenerako eta publikoki erakusteko, baita alegazioak aurkezteko epe bat ireki­tzeko. Arau batzuk iaz PSISarekin batera onartu ziren eta dagoeneko indarrean daude. Oina­rrizko arauak dira oinezkoa dela bide berdea baina derrigorrez kotxez pasatu behar direnei (auzokideak eta zerbitzuak) errespetatu behar zaiela. Txakurrak lotuta eraman behar direla eta abiadura orduko 20 kilometrokoa dela dira neurri inportantenetarikoak.

Info gehiago: www.consorciobertiz.org eta www.viaverdebidasoa.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun