Gau azokaren balorazio positiboa egin du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 2a

Begoña Taberna sarituetako bat.

Jendearen erantzuna ikusita, hurrengo urtean berriz egitea pentsatu dute

Gau azokaren egunean egindako zozketaren zenbaki sarituak ere jakinarazi ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Bortz sarietatik bi atera dira: lehen saria 2013/2014 denboraldirako Lesakako Udal Kiroldegian neguko bonoa da eta zenbaki saritua 934 da. Oraindik ez da saridunik atera. Gainerako sariak Udal Kiroldegian eginen diren lasaigarri tratamenduak dira: 815 zenbakia (Begoña Tabernari tokatua), 723 zenbakia (oraindik ez da atera), 629 zenbakia (oraindik ez da atera) eta 687 zenbakia (Lara Reyri tokatua) dira sarituak.  Zenbaki hauetako bat duenak Lesakako kiroldegira joan beharko du.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatuta, gau azoka egin zen abuztuaren 24an Lesakan. Gisa honetako lehen ekimena izan zen eskualdean eta herriko dendek plaza zaharrean beraien postuak paratu zituzten. Lehendabiziko aldia izanagatik, Lesakako merkatarien elkartetik balorazio «hagitz positiboa» egin dute. Bisitari andana elkartu zen Lesakan: «eskualdean zeuden turistak erakartzeko antolatu genuen eta helburua lortu dugu». Are gehiago, erantzuna ikusita, heldu den urtean berriz eginen dutela iragarri dute Zerbitzuen Elkartetik. Hala ere, aldaketa batzuk eginen dituzte: «ordutegia, adibidez, bisitarien joan-etorria hobeki aprobetxatzeko azoka lehenagotik hasi eta bukatu».

Zozketa ere egin zen gau azokaren egunean eta bortz sarietatik bi atera dira: lehen saria 2013/2014 denboraldirako Lesakako Udal Kiroldegian neguko bonoa da eta zenbaki saritua 934 da. Oraindik ez da saridunik atera. Gainerako sariak Udal Kiroldegian eginen dira lasaigarri tratamenduak dira: 815 zenbakia (Begoña Tabernari tokatua), 723 zenbakia (oraindik ez da atera), 629 zenbakia (oraindik ez da atera) eta 687 zenbakia (Lara Reyri tokatua) dira sarituak.  Zenbaki hauetako bat duenak Lesakako kiroldegira joan beharko du.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie ekimen hau aitzinera ateratzen lagundu dioten guztiei, publizitatea eginez edo azpiegitura aldetik lagunduz: Lesakako Udalari, Bera eta Doneztebeko merkatarien elkarteei, Beti Gazte elkarteari, Bittiriko auzotarrei, Hiruak bat landa etxeen elkarteari, Bertizko Partzuergoari eta Cederna Garalur elkarteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun