Arantza Rocken inguruan balorazio ona egin du Gazte Asanbladak

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 27a

Boletoen zozketako zenbaki sarituak jakinarazi ditu

Jende aunitz elkartu zen larunbatean Arantzan, Arantza Rock 2013ren harira eta erantzuna ikusita, Arantzako Gazte Asanbladak egin duen lehen balorazioa positiboa izan da. Horrekin batera, boletoen zozketa ere egin zuen larunbatean eta zenbaki sarituetatik bat oraindik ez da atera.

Arantzako Gazte Asanbladak antolatuta, aurten 18. aldiz Arantza Rock jaialdia egin zen larunbatean Arantzan. Aitzineko hilabete eta asteetan, eta batez ere egun berean herriko gazteek egindako lanek merezi zutela ikusi zen, jende aunitz hurbildu baitzen Arantzara. Taula gainean, berriz, Kaskezur, Gibelurdinek, KOP, Xutik eta DJ Elepunto aritu ziren. Estilo diferentetakoak eta jendearen gustukoak.

Boletoen zozketa ere larunbatean egin zuen Gazte Asanbladak. Hiru sari ziren jokoan eta oraingoz bi atera dira, eta Arantzan berean gelditu dira. Lehenbizko saria 0945 zenbakiarentzat izan da eta Arantxa Elizondo aranztarrari tokatu zaio Euskal Herriko landa-etxe batean bi lagunentzako egonaldia. Bigarren saria, Elgorriaga bainuetxean bi lagunentzako sarrerak, 1566 zenbakiari egokitu zaio eta Joxejabier Mitxelena aranztarrarentzat izan da. Hirugarren zenbaki saritua, Aterpen bi lagunentzako afaria irabaziko duena, oraindik ez da atera. 1421 da zenbaki saritua. Norbaitek zenbaki hori baldin badu, Arantzako Gazte Asanbladako norbaitekin jar daiteke kontaktuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun