Gas azterketekin iruzur egiten ari direla ohartarazi du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 26a

Etxe eta baserrietara joaten dira gas azterketa egin behar dutela erranez, baina baimenik gabe

Etxe eta baserrietara joaten dira gas azterketa egin behar dutela erranez, baina baimenik gabe. Lesakako Udalak jakinarazi duenez, azterketa ez da ofiziala baina «jendeari ongi kobratzen diote eta zerbait sinatuarazi».

Gasaren azterketa faltsuak egiten ari direla ohartarazi du Lesakako Udalak. Etxez etxe eta baserriz baserri joaten dira gasaren azpiegituraren azterketa egin behar dutela erranez, baina baimenik gabe. Ez da azterketa ofiziala, baina Lesakako Udalak erran duenez, «jendeari ongi kobratzen diote eta zerbait sinarazi».

Egiazko teknikoek ez dute dirurik kobratzen

Gai honi buruz GasNaturalek baimendutako teknikoek TTIPI-TTAPAri jakinarazi diotenez, «iruzur klase hori maiz gertatzen da errebisio garaiak izaten direnean. Horrelakoetan, iruzurgileek bereziki adineko pertsonak aukeratzen dituzte engainua egiteko eta, bidenabar, dirua kobratzeko». Dena den, egiazko teknikoak «ez dutela dirurik kobratzen» azpimarratu dute. Beraz, «teknikoren bat etxera etorri eta eskura kobratu nahi duela adierazten baldin badu, seguru iruzurra dela» gaineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun