Agerrako bestetako zozketan saria duten zenbakiak hemen

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 26a

Larunbat eguerdian buru-handi eta erraldoiek animatu zituzten Agerrako karrikak

Saridunek hilabete bateko epea dute saria biltzeko

Lehenbiziko saria, bi pertsonendako asteburu bat landaetxe batean, 0440 zenbakiari egokitu zaio (Begoña janaridendan saldua). Bigarren saria, Wii jostailu informatikoa, 0544 zenbakiarentzat izan da (Beti Jai ostatuan saldua). Eta hirugarren saria, lau pertsonendako afaria, 1674 zenbakiarentzat izan da eta Agustin Zozaiak saldua da.

Gainerakoan, Agerrako bestak giro ederrean joan direla erran daiteke. Urtero bezala, ez da kirol ekitaldirik faltatu, haur eta gaztetxoek izan dute nahikoa dibertsio eta, igandean, auzotarren bazkarira jende aunitz bildu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun