Eskolako laguntza jaso dute zortzi neska-mutikok abuztuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 26a

Ainhoa Azkarraga izan dute irakasle.

Elkarrizan boluntario taldearen ekimena izan da

Astean bi egunez aritu dira, astearte eta ortzegunez, Ainhoa Azkarraga irakasle eta boluntarioarekin. Honen harira, Bortzirietako­ Gizarte Zerbitzuetatik eta Elkarrizan taldetik adierazi dute, urteko ekintzekin segitu­ nahi dutela: eskolako laguntza eskainiz udan, ikasturtean helduentzako alfabetatze klaseak­, etxera, zahar etxe edo ospitalera joateko laguntza urte osoan... Interesa duenak 948 635036ra deitu edo ssb@lesaka.net-era idatz dezake.

Elkarrizan boluntario taldearen ekimenez, zortzi neska-mutikok eskolako­ laguntza­ jaso dute abuztuan Lesakan. Astean bi egunez aritu dira, astearte eta ortzegunez, Ainhoa Azkarraga irakasle eta boluntarioarekin. Lesakako Parrokiak utzitako gela batean elkartu dira, eta Alfonso Obeso izan da gelaren eskaeraz arduratu dena.

Honen harira, Bortzirietako­ Gizarte Zerbitzuetatik eta Elkarrizan taldetik adierazi dute, urteko ekintzekin segitu­ nahi dutela: eskolako laguntza eskainiz udan, ikasturtean helduentzako alfabetatze klaseak­, etxera, zahar etxe edo ospitalera joateko laguntza urte osoan... Interesa duenak 948 635036ra deitu edo ssb@lesaka.net-era idatz dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun