Gau Azoka antolatu dute Lesakako komertzioek abuztuaren 24rako

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 16a

Arratseko 8:30etik goizaldeko 1:00etara plazan jarriko dira dendak

Merkataritza, gastronomia eta musikaz gozatzeko aukera ederra izanen da abuztuaren 24an Lesakako Plaza Zaharrean. Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta, Gau Azoka eginen da, 20:30etik 01:00etara.

Gisa honetako lehen ekimena da eskualdean eta herriko dendek plaza zaharrean jarriko dituzte beraien postuak.

Zehazki Ordoki altzariak, Telletxea argazkidenda, Mendegia harategia, Oninart jantziak, Kattagorria lentzeria, Bixkiak Kirola eta Moda, Txinelka zapatadenda, Dasya zentroa, Intzuri optika, Ortzadar moda, Osiña moda eta Izarra okindegia izanen dira plazan, musikaz eta pintxoez lagundutako gaualdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun