Asteazken arratseko 8:00etan botako den txupinazoarekin hasi eta igandeko Asau Egunarekin bukatu. Tartean, egitarau zabala prestatu dute Etxalarren Andremari bestak ospatzeko.
Abuztuak 14, asteazkena
19:45ean Agerraldi ixila ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’. 20:00 Altxaferua, txistulariak, trikitilariak, txaranga Eghoak, buruhaundiak eta kankailuak. Txanpaina, goxoki eta globoak banatuko dira. 21:30ean Afaria frontonean. 23:30etik 03:30era Dantzaldia GAUENARA taldearekin.
Abuztuak 15, ortzeguna
Andremari Eguna
10:30ean Argisoinuak musikari, buruhaundi eta kankailuekin. 11:30ean Meza nagusia. Andremari eguna. 12:30ean Herriko dantzarien saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik Eskola Zaharreko atean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:00etan Aizkora apostua: Larretxea aita-semeak, Etxeberria-Erasun. Txinga-eramailea; Xanta Souza, emakumezkoetan Euskadi eta Nafarroako txapelduna. 19:00etan Harrijasotzaileak. Unai Bertiz eta ‘Santxin’. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
Abuztuak 16, ortzirala
Haurren Eguna
10:00etan Argisoinuak herriko trikitilarien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era Haurrendako joku parkea eta tren txutxua. 13:30ean Asau ttiki. Guraso Elkarteak antolatua. 18:00etan Herriko gazteen herri kirol desafioa. Aurten ere herriko bi talde lehiatuko dira. 19:30etik 21:30era SALTOKA taldearen animazioa. Zahar eta gazte, denak dantzara!! 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia GOZO-GOZO taldearekin.
Abuztuak 17, larunbata
10:30ean Argisoinuak herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etan Etxalarko haurren XXVII. esku pilota txapelketaren finala. Aurre benjaminak, benjaminak, alebinak eta kadeteak. 12:00etan Etxalarko Gazteen arteko II. esku pilota txapelketaren finala. 13:00etan Sari banaketak pilota partida guztienak. 17:30ean XXI. Mus Txapelketa. Partidak bi txikotara jokatuko dira. Parte hartu nahi dutenek, 17:00ak baino lehen eman beharko dute izena plazan. Antolatzailea: Garbiñe Maia. 18:30ean Herriko trikitilarien saioa. Ondotik berendua eskainiko zaie 19:15ean Mus txapelketako sari banaketa 19:30etik 21:30era TXUTXIN IBAÑEZekin Mariatxiak. 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia DANTZADI taldearekin.
Abuztuak 18, igandea
Asau eta jubilatuen eguna
10:30ean Argisoinuak herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 12:30ean Bertso saioa meza ondotik: Egaña eta Lizaso. 14:00etan Jubilatuen bazkaria. 14:00etan Asau ermitako zelaian. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia MODESTOrekin.