Arantzako Amabirjin bestak abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituze. Asteazkenetik larunbatera egitarau zabala prestatu dute, baina abuztuaren 24an, Arantza Rock jaialdiarekin bukatuko dira ospakizun guztiak.
Abuztuak 14, asteazkena
12:00etan Altxaferua Herriko Etxetik. Ondotik kalejira. 12:30ean Herriko dantzarien emanaldia. 18:00etan Haurrentzako tailerrak. 18:30ean Herri kirolak frontoian. 20:30ean Gurpildun zezena. 21:00etan Dantzaldia JALISKO taldearekin. 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia JALISKO taldearekin. Atsedenaldian bingoa.
Abuztuak 15, ortzeguna
Amabirjin Eguna
10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 11:00etan Meza Nagusia eta prozesioa. 12:30ean Herriko dantzariek zortzikoa dantzatuko dute. 19:00etan Profesionalen pilota partidak frontoian. 20:00etan Dantzaldia AI ENE taldearekin. 21:30ean Suzko zezena. 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia AI ENE taldearekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.
Abuztuak 16, ortzirala
Haurren Eguna
10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 11:30ean Entzierro ttikia eta buru-haundiak. Ondotik luntxa. 16:00etan Haurrentzako puzgarriak frontoian. 17:00etan Plater tiroketa Usua Ehiztari Elkartearen eskutik. 19:00etan Bertso saioa. 21:00etan Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 21:30ean Suzko zezena. 22:00etan Auzoko afariak. 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
Abuztuak 17, larunbata
10:00etan Argisoinuak herriko musikariekin. 11:00etan Herriko pilota txapelketako finalak, Ekaitza Elkarteak antolatua.13:00etan Kantu poteoa. 14:00etan Herri bazkaria. Ondotik poteoa eta kalejira txarangarekin. 20:00etan Dantzaldia plazan OBANEUKE taldearekin. 20:30ean Bokadilo jatea plazan. 00:00etatik 04:00etara Dantzaldia plazan OBANEUKE taldearekin.
Abuztuak 24, larunbata
ARANTZA ROCK
Ilunabarrean Poteo musikatua Kostaldeko Nafarrekin. 22:30ean Kontzertuak plazan: Kaskezur, Gibelurdinek, Kop, Xutik eta DJ Elepunto.