Etxalarko Euskara Batzordeak eta Etxalarko parrokiak organo kontzertua antolatu dute abuztuaren 9an, arratsaldeko 20:00etan, Elizan.
Urtero, euskara batzordeak hainbat kultur ekitaldi antolatzen du: kontzertuak, solasaldiak, filmak, antzerkiak… Azkeneko bi urteotan, ahalegina egiten ari da bere egitaraua urte osora zabaltzen (udazkeneko kultur egunez harago). Joxe Benantzi Bilbao Riguero organo joleak J.S. Bach-en, Mozarten, Aita Donostiaren, Verdiren eta Wagnerren obrak eskainiko ditu, bertzeak bertze. Sarrera doan izanen da, baina borondatea eskertuko da.