Etxalarko Andremari bestetako ekitaldi berezienetakoa da Asau eguna. Abuztuaren 18an, 14:00etan izan da eta ordurako txartelak salgai daude Elutsan. Abuztuaren 14a arte 20 eurotan salduko dira eta epez kanpo 25 eurotan.
Aurtengo menuan entsalada, txekor haragia, postre goxo goxoa, kafea eta kopa, txanpaña, fariasak eta sagardoa eta ardoa sartuak daude. Urtero bezala, ermitako joan-etorria txarangarekin batera eginen da.