Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara bisitatzen ahal da.
Joan den urtean, lehen aldiz itsasoa zeharkatu eta Pikabearen margolan bat New Yorken ikusgai izan zen, Chelseako Montserrat aretoan azaroaren 28tik abenduaren 12ra.
Aurten, berriz, Asiara salto egin du eta lesakarraren zazpi koadro Koreako Daegu hirian zabaldutako erakusketa batean ikusgai izan ziren maiatzaren 18tik 26ra.