Lesakako Kultur Etxea udazken hasieran irekitzea espero dute

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 6a

Kultur Etxeko lanak bukatzeko azken erremateak falta dira. Aitor Arotzena

HM enpresarekin zuen kontratua eten du Udalak eta falta diren lanen lizitazioa eginen du orain

Behin eta berriz baldintzak bete ez dituelakoan, HM Compañía General de Construcción enpresak Kultur Etxea eraikitzeko zuen kontratua etetea erabaki du Lesakako Udalak. Berez, Kultur Etxea udarako inauguratzea espero zen, baina egiteko falta diren gauza pixarrak eta azken xehetasunak eginda, udazken hasieran irekiko dela espero da.

Xeberiano Txoperena, Lesakako udal zinegotziak aipatu digunez, «lanen %2 edo falta da egiteko eta gero, beti gelditzen diren azken erremateak, gaizki egindako gauza batzuk moldatu, baina denbora kentzen dutenak».

HMk dituen arazoak medio, administradore konkurtsal bat dago orain enpresaren kargo. Udalak, kontratua eteteaz gain, enpresak jarritako abala exekutatu du, eta falta diren lan horiek bere garaian enpresak jarritako diru horretatik ordainduko ditu. Horretarako, falta diren lanen lizitazioa eginen du eta irailaren bukaera alderako edo urri hasieran lanak bukatzea eta Kultur Etxea irekitzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun