Abuztuaren 2an, ortziral eguerdian hasiko dira Berako San Esteban bestak. Txupinazoa botatzearen ardura Toki Ona-Bortziriak saskibaloi taldeak izanen du eta taldearen ordezkari, Jesus Alacidek. Hain zuzen, bera izan da kirol honen bultzatailea Beran. 1999an kadete mailako mutiko talde batekin hasi eta gaur egun 70 federatu baino gehiago ditu taldeak, gehienak neskak. Emakumeek kirola egin dezaten egindako lana ere eskertu nahi zaio urte hauetan entrenatzaile, delegatu, mahai-epaile, arbitro eta hainbertze lan egin duenari. Joan den urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere migattuak izanen dira Herriko Etxeko plazan igande eta astelehen arratsaldean, ez ordea su artifizialik.
Txupinazoa baino lehen, 10:00etan Herri gosaria eginen da txosnetan. Eguerdiko altxaferoa eta ezkil jotzearekin batera, ttikiendako goxokiak banatuko dira. Ondotik Erraldoi eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00etan Incansables Txarangak San Jose Zahar Etxean joko du.18:00etan Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik.19:00etan Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino. 19:00etan Gaztexteban igoera. Pregoia, bertsoak eta txalaparta. 19:30ean Kontzertua: Joseba Irazoki gitarra eta bonbo. Antolatzailea: Beragazte. 20:00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan, nahiz eta ateak ordu erdi lehenago irekiko diren. Gauerdian Kontzertuak: Sorotan Babies eta Morrophine Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte. Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.
San Esteban egun handia larunbatean
Abuztuaren 3a, larunbata izanen da San Esteban egun handia. 09:30ean Txistulariekin argisoinua; Ezpelur gaiteroek herrian barna. 10:30ean Udalbatza, txistulariak eta makil dantzariak Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Berako abesbatzak lagundurik emanen den meza aditzera. Ondotik Gure Txokoako dantzariek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute. Gero Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien saioa. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose Zahar Etxean. 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan. Gero Berako Bandaren kontzertua. 21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, Larrain dantza,…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. Gauerdian Kontzertuak: Kaskezur eta Zakillers Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte 01:00 Entzierroa txosnetatik hasita. Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.
Gaztetxe bazkaria eta pilota profesionala igandean
Abuztuaren 4an, igande goizeko 09:00etan Incansables Txaranga Dornakun ibiliko da, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 11:30ean Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVI. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa. 13:00etan Kukaña, Illekuetan 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen. 14:00etan Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan, Kotte akordeoilariak girotua (Sarrerak salgai Kataku eta Errekalden). Txartelak: 10€ (langabetu eta ikasleentzat: 6€). 17:00etan Incansables Txarangak San Jose Zahar Etxean joko du. 17:00etan Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegaran. Aspeko punta-puntako pilotariak ariko dira. Gonzalez eta Merino, Apezetxea eta Laskurainen kontra lehenik eta partida nagusian, Xala eta Barriola, Jaunarena eta Zabaletaren kontra. Sarrera: 25 €. Salgai Agara prentsan eta Zalain jatetxean. 18:00etan Haurrentzako berbena: Sukaldean besta! eskolako pilotalekuan 19:30ean Migattuak Berako plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. Gauerdian Kontzertua Altzateko plazan La Jodedera taldearekin. Ondotik Dj Elvis Caino Antolatzailea: Beragazte Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.
Kantu bazkaria eta txikiteo herrikoia astelehenean
Abuztuaren 5ean, astelehen goizeko 09:00etan Musika Eskolako trikitilari eta pandero joleak Suspelan, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan ibiliko dira. 11:00etatik 13:30era puzgarriak Eztegara pilotalekuan 12:30ean Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin Agerran. 13:00etan Kukaña, Illekuetan. 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan, Labiaga ikastolak antolatua. 16:00etan Txikiteo herrikoia Errekaldetik hasita. 16:00etatik 18:30era Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 19:00etan Bera kantari Illekuetatik hasita ostatuz ostatu. 19:30ean Migattuak Herriko etxea plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. Gauerdian Dantzaldia Saltoka taldearekin Altzateko plazan.
Herri bazkaria asteartean
Abuztuaren 6an, astearte goizeko 09:00etan Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 09:00etan Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean, beratarrentzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea. 10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak: benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:00etan Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. Agurra Erraldoi eta Buruhandiei Berako plazan. 14:30ean Herri Bazkaria eskolako frontoian. Platera, edalontzia eta mahai tresneria eskura tzeko: 5 €. Material hori itzultzean berreskuratuko da dirua. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose Zahar Etxean joko dute. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 19:00etan ‘Erritmo’, Birziklapen Batukada. Antolatzaileak: Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua, CRANA, Ecovidrio eta Ecoembes. 19:30ean Kontzertua Altzateko plazan Joxe replay taldearekin. Antolatzailea: Beragazte. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin, Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan DantzaldiaTrikidantz taldearekin Altzateko Plazan. Gauerdian Gaztexteban Jautsiera (Gizajoa ni) Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.